2019(e)ko abenduaren 6(a), ostirala

2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

EUSKAL OHITURAK ETA SINBOLOAK

Euskaran Euskal kulturaren inguruan lanean aritu gara. Jakin dugu badirela udari lotutako hainbat festa eta beste hainbat neguan ospatzen direnak. Horretaz gain, sinbolo edo ikur desberdinak ere aztertu ditugu eta haueko batzuk espiritu txarrak uxatzeko erabiltzen zirela jabetu gara.
Jendaurreko azalpenak nola egin behar diren eta zer hartu behar diren kontuan ere, aztertu dugu.
Binaka gai desberdinen inguruko azalpenak prestatu ditugu eta hauek janzteko Power Pointak ere osatu ditugu, batzuk audio eta guzti.
Azalpen egunean urduritasuna nagusitu zitzaigun eta batzuei kirioak kontrolatzea kosta egin zitzaigun.

Landutako gaiak:
- Eguzki-lorea
- Lauburua
- Marijesiak
- Inauteriak
- Egutegiak
- San Blas eguna
- Txalaparta

HEMEN klikatu argazki gehiago ikusteko.

2019(e)ko azaroaren 15(a), ostirala

1.MAILAKO IKASLEEN BISITA

Aurreko asteazkenean 1. mailako ikasleak etorri ziren gure eraikina ezagutzera. Egoera aprobetxatu egin genuen eta Lurrari buruz egindako maketak erakutsi genien eta horrekin batera Lurraren mugimendua azaldu genien. Azalpen batzuk eman ondoren erakutsi genien linterna bat erabiliz, eguzkia izango bakitz bezala, nola sortzen dira gauak eta egunak eta baita ere urteko urtaroak. Oso gustora egon ginen.
Argazki gehiago ikusteko egin klik HEMEN 


MÁS POESÍAS

2019(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

LANDAREAK LANDATZEN

Ingurunen landareen gaian murgilduta gaude eta astebetez esperimentu bat egin dugu: taldeka potetan dilista-haziak landatu ditugu eta hazi horiek baldintza ezberdinetan hazi dira:
      -argia bakar bakarrik jasoz.
      -argia eta ura bere neurrian emanez.
      -argia eta gehiegizko ura eskainiz.
      -ura bakarrik emanez.
      -ez ura, ez argia eman gabe.

Landareei astebeteko jarraipena eta behaketa egin eta gero, ondorengo ondoriora iritsi gara gelan: LANDAREEK ARGIA ETA URA BERE NEURRIAN BEHAR DUTE HAZTEKO.

Hementxe uzten dizkizuet talde bakoitzaren argazkia. Lan ederra egin duzue zuen landareak zaintzen!






2019(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

POESÍAS

MATIA

Atzo  Matian egon ginen eta bertan, Josune, Joan, María eta Mª Angelesekin aritu ginen hizketan. Denek  80 urtetik gora dituzte, baina sasoiko ikusten dira. Gauza asko kontatu zizkiguten. Jakin dugu batzuk eguna bertan pasa eta etxera joaten direla eta beste batzuk, berriz, Rezolan bizi direla. Etxetik datozenak autobusean, anbulantzian edo kotxean etortzen dira.
Egunean zehar ekintza desberdin asko egiten dituzte memoria eta alderdi fisikoa lantzeko. Jolas batzuk ere, bingoa, kartak, betaurreko birtualak... Asteazkenetan pintxo potea izaten dute eta inork ez du kale egiten.
Mª Angelesel kontatu zigun 13 urterekin hasi eta 60 urte arte lantegi batean aritu zela lanean. Joan hegazkinetako pilotua eta mekanikoa izan zen. Istripu baten ondorioz,, ikusmena urrituta dauka. Bere bizitzako zenbai pasarte kontatzean hunkitu egin zen eta gu ere hunkitu ginen. Mariak, berriz, bere sei seme-alabak aurrera ateratzeko han eta hemen lan ezberdinetan aritu zela azaldu zigun. Eta azkenik, Josunek etxelp lanetan aritu zela esan zigun.
Txikitan kalean jolasean aritzea gustatzen zitzaien eta txingora, kromoetara, kaniketara, soka saltoan... aritzen zirela, esan ziguten.
Konturatzeko denbora joan zen eta jakinmina asetu gabe agurtu behar izan genituen. Hala ere, beriz ere laster elakr ikustekoan gelditu ginen.
Eskerrik asko guztiagatik!!!

Argazkiak HEMEN 

MATEMATIKAKO JOKUAK

Hemen ditzue joku batzuk buruzko kalkulua praktikatzeko eta aldi batera ondo pasatzeko. Animo.